
El concurso literario Ager Vasconum presenta su sexta edición
Esta mañana se ha presentado en el Ayuntamiento de Tafalla la VI edición del Concurso Literario Ager Vasconum. Este concurso, que organizan conjuntamente los ayuntamientos d...
UDALAREN HITZARTZEA
Zangozako Udalak euskararen erabileraren eta sustapenaren aldeko apustua egin du.
Urte asko dira euskararen alde eta egun ere, gero eta gehiago, pozten nau esateak, interes handia dago euskara ikasteko eta eguneroko bizitza eramateko, hau da, euskararen praktika gure egunerokoan eramateko, batzuetan ez baita hain erraza.
Legegintzaldi honetan, hiriko hainbat kultur eta gizarte taldeekin egindako bileretan sortu zen ideia. Helduentzako zuzendua, adin guztiak barne. Gehiago ikasteko, ikasitakoa praktikan jartzeko, euskaraz bizitzeko eta harremanak izateko gogoa dago. Hori dela eta, hori egiteko formula bilatu genuen.
AEKrekin hitz egin genuen, eta orain aurkezten ari garena proposatu ziguten: Mintzakide egitasmoa.
Euskara praktikatzeko taldetxoak sortzea. Ikasten ari direnentzat eta praktikatu nahi dutenentzat, edo ongi baino hobeki euskaraz aritzen direnentzat, era informalean erabili nahi dutenentzat. Mintzakiderekin, Zangozan euskaraz hitz egiteko espazioak zabalduko ditugu.
Harreman berriak sortuko dira euskaraz, ohitura sortuko da, eta hori lagunekin, lanean, familiarekin… zabalduko da.
Horregatik, Udalak parte hartzera animatzen zaituzte . Doakoa da, hori bai, izena eman beharko da; nahikoa da gogoa eta ilusioa izatea
AEK-REN HITZARTZEA
Batzuetan zaila izaten da gelan ikasitakoa kalean erabiltzea. Horretarako hainbat arrazoi daude: konfiantza falta, lotsa, ingurune erdalduna, erakunde publikoen babes falta… Denok dakigu erabiltzen ez dena ahaztu edo galdu egiten dela. Horretaz jabeturik, duela urte batzuk AEK-k abian jarri zituen euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko hainbat programa eta ekintza. Ezagunenak, ahozko programak dira, mintzapraktika egitasmoak hain zuzen ere.
Horretarako lehen topaketa ostiral honetan daukagu, 18:30ean Kultur Etxeko areto honetan bertan (konferentzia aretoan) Zangozako euskaldunak bertaratzera gonbidatzen ditugu. Mintzakide programa herritarrei aurkeztuko diegu, xehetasun guztiekin eta baita galderak egiteko tartearekin. Izen emateekin ere hasiko gara, dohakoa izanen dena.
Mintzataldeak osatzera goaz, izena ematen duten pertsonak elkartuko ditugu euskaraz hitz egiteko. Talde hauetan adina, zaletasunak eta disponibilitatea kontutan hartuko ditugu. Perfilei dagokienez, talde bakoitzean bidelari eta bidelagunak ezarriko ditugu. Bidelariak, haien euskara maila hobetu nahi duten pertsonak dira, agian, euskaraz aritzeko ohitura handirik ez duten pertsonak izanen dira. Hauek euskaraz hitz egiteko gaitasuna izanen dute, B1 mailaren inguruan egonen direnak. Bidelagunak ordea, euskaldun osoak izanen dira, eta hauek talde bakoitzaren erreferente izanen dira.
Kartelak eta hainbat euskarri herrian zehar jarriko ditugu, nahi duen orok informazio har dezan.
Esandakoa, hurrengo ostiralean parte hartzera deitzen zaituztegu. Mila esker!
Esta mañana se ha presentado en el Ayuntamiento de Tafalla la VI edición del Concurso Literario Ager Vasconum. Este concurso, que organizan conjuntamente los ayuntamientos d...
La subvención va dirigida a personas mayores de 16 años que realicen cursos de aprendizaje de euskera en centros de enseñanza no reglada. Las solicitudes se pueden prese...
Han dado los detalles del programa : el viernes a las 18:30 tendrá lugar la presentación general en la Casa de Cultura. Animamos a que acudan a la misma a todos los euskaldun-hablantes.