
Erakusketa: “Que aflore lo enterrado”/”Lur azpitik lur azaleratuz”
1970eko urtarrilak 1

URRIAREN 17TIK AZAROAREN 3RA
Txinparta San Kristobal Gotorlekua Elkartea Memoria Kolektiboaren Sarea irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, Nafarroako San Kristobal gotorlekuaren inguruan eraildako, desagertutako eta errepresaliatutako pertsonen oroimena berreskuratzea helburu duena. Elkarte hau 80ko hamarkadatik memoria historikoaren arloan lanean ari da eta lan horren guztiaren ondorioz, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera “San Kristobal gotorlekua memorian El fuerte de San Cristóbal en la memoria: de prisión a sanatorio penitenciario. El Cementerio de las Botellas” argitaratu eta “Lur azpitik lur azaleratuz”erakusketa egin zuen.
Erakusketa honek Nafarroako Ezkaba mendiko San Kristobal gotorlekuan gertatutakoaren gaineko begirada zorrotz eta argia eskaintzen du, 1936an gertatutako errepresioaren biktimen egia, justizia eta ordaina bilatzeko bide bat izanik.
Lekua: Vallesantoro Jauregia/ Kultura-etxeko Erakusketa Aretoa
Antolatzailea: Txinparta San Kristobal Gotorlekua Elkartea Memoria Kolektiboaren Sarea
ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK



