
“Beltxarga beltza” Ibil Bedi
1970eko urtarrilak 1

“BELTXARGA BELTZA”. IBIL BEDI
Musikariak: Amets Aranguren Arrieta: saxoa, ahotsa eta teklatua; Eder Escalera Llorente: bateria; Javier Larrañeta Iribarren: baxua; Ibai Osinaga Gogorcena: gitarra y ahotsa; Areta Senosiain Elorza: biolina eta teklatua.
Ibil bedi Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñeko bost gaztek osatzen dute. 2019ko ekainean karrikaratu zuten beren lehen diskoa, Berandu baina garaiz izenekoa. Urte horren hondarrean, Bide Zuzena-Teilaturantz abesti bikoitza atera zuten, taldearen bideoklip bakarrarekin batera. Aurten, taldearen bigarren lan luzea argitaratu da: Beltxarga beltza, konfinamenduan konposatutako hamaika abesti biltzen dituena.
Maitasunaz, zalantzez, ezustekoez, galerez eta bizipenez hitz egiten dute euren abestiek. Haien musika, oro har, poparen ingurukoa da, baina batzuetan beste eragin batzuk senti daitezke.
Ikasleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 90 minutu gutxi gorabehera
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

