
Antzerkia
1970eko urtarrilak 1

“Cinco minutos”
TXALO
LARUNBATEAN, MARTXOAK 19
Antzerkilariak: Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia
Nekane eta Koldo. Haurdunaldi testa. Bost minutu falta dira emaitza jakiteko. Guraso izateko prest ote daude? Gurasoak izan nahi al dute? Aurrerapauso bat da edo amildegira jauzi bat?
Nekanerendako, 42 urterekin, bere azken aukera izan daiteke ama izateko; Koldok urte batzuk gehiago dauzka eta heldutasuna lortzeko behar duen aitzakia litzateke aitatasuna. Baina, hori al da nahi dutena?
“BOST MINUTU” (“Bera eta bion artean”), Pablo Mir antzerkigile argentinarrak idatzitako komedia honek hiru denboraldi daramatza dagoeneko karteldegitan. Obra honek, umore klabean, ume bat izateko berantiar den bikote bati haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak aztertzen ditu.
Ikusleak: Gazteak eta heduak
Iraupena: 75 minutu
Ordua: 20:00
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Aldez aurreko salmenta: 8 €. Txartel-leihatilan: 10 €
Gazte Txartelarekin: 5 €. Bai entzunaretoan, bai interneten bidez erosita, gazte txartela aurkeztu beharko da txartel-leihatilan.
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea (NAS) Elkartea eta Nafarroako Gobernua

