Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Erakusketa

2025eko abuztuak 29 - 2025eko irailak 21

Foto evento

    «DUELA 30 URTEKO JAIAK»

     Argazki-erakusketa. Henrike II.a  Albretekoa Kultur Taldea

    ABUZTUAREN 29TIK IRAILAREN 21ERA

     

    Beren ibilbide profesionalaren barruan, Antonio Francak eta Enrique Jugandek urte anitzetako jaiei argazkiak atera zizkieten, eta erakusketa honetan 30 urte lehenago joan gara, 1995ean.

    Argazkiak Enriqueren familiak Henrike II.a  Albretekoa Kultur Taldeari emandako negatiboen artxibokoak dira. Horietako ugari (20.000 inguru) Alberto Elizaldek eskaneatu zituen (familiak fitxategiak eman zizkigun). Gainerakoak pixkanaka eskaneatzen ari gara, eta 1995eko jaietakoak egin berri ditugu.

    Erakusketaren argazkiak Zangotzarra aldizkariaren hurrengo alean argitaratu eta azaroaren hondarrean aurkeztuko ditugu.

    www.zangotzarra.es orrialdeko fototekan ere ikusi ahal izanen dira (dagoeneko 17.000 argazki baino gehiago daude).

     

    Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/ Kultur Etxeko behealdeko Erakusketa Aretoa

    Antolatzailea: Henrike II.a  Albretekoa Kultur Taldea

    Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

     

    Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba