
Opera emankizuna
2026ko urtarrilak 10

«El Real en Pantalla» egitaraua
«Madama Butterfly»
LARUNBATEAN, URTARRILAK 10
Madrilgo Errege Antzokiaren «El Real en Pantalla» programaren helburua opera bultzatzea eta herritarrei hurbiltzea da. Zangozak berriz ere bat egiten du berarekin, publikoari maila goreneko musika proposamenez gozatzeko aukera eskainiz.
Geisha gazte bat AEBetako Itsas Armadako ofizial batekin ezkondu da, ezkontza aldi baterako kapritxo hutsa dela uste duena. Bitartean, bera maitemindu eginen da eta leialki itxoinen dio urteetan zehar bere itzulerari. Puccinik maitasun eta desilusio istorio tragiko hau maisulan musikal bihurtu zuen, melodia ahaztezinez eta talka kultural indartsuz betea.
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
Ordua: 19:30
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Aldez aurreko sarrerak: 3 €
Leihatilako sarrerak: 5 €
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua


