Animalitoland
Encrucijada
ANIMALITOLAND Graciela Gonçalves Da Silva artista argentinarraren unibertso bisuala da.
Hauxe da bere lanaz artistak dioena:
“Izakiekin jostatzen naiz, sentimenduekin elikatzen ditut eta horrela formak eta koloreak hartzen dituzte. Ongi etorria zara irudi baten barrura jauzi egiteko eta zure alde ezkutu batean abesti txiki bat entzuten dela ikusteko.
Poliki-poliki lo eragiten digun iluntasun batez inguratuta bizi gara.
Nik uste dut irudimena eta sentikortasuna entrenamendu gehiago behar duten tresna ahaztuak direla.
Jatorri eta kultura guztietako arrotzekin konektatzeak denok ezagutzen dugun hizkuntza unibertsal honetan pentsarazi zidan. Egun guztietan nahitaez erabiltzen ez duguna baina. Zer diogu barnetik mintzatzen garenean?
Orain bidaiatzen, margotzen eta inguruko jendearengandik ausaz ikasten ari naiz. Esker onez jasotzen dudan maitasun guztiarengatik”.