ANTZERKIA “IL GONDOLIERO DI TRIANA”
Destacado en portada
LARUNBATEAN, MARTXOAK 19
“IL GONDOLIERO DI TRIANA” umore absurdo eta surrealistako antzerki komedia da. Luigi protagonistak bere zoritxarreko bizitzaren pasadizo andana kontatzen dizkigu. Trianan jaio zen, urte eta erdi zituela. Luigi Candeli handiaren biloba zen, eta oso gaztea zela, bere familia aurrera atera behar izan zuen. Aita, ama, aiton-osaba… bere kargura gelditu ziren, eta oraindik haur txiki bat zela bizitzak fardel handia jarri zion gainean.
Asko izan ziren aurrera ateratzeko bizitako komeriak. Baina azalera atera zen, gondola bat bailitz. Gondola? Bai Sevillako artxibo historikoko protokoloen arabera, berak egin zuen lehengo gondola, Guadalquivir ibaiaren ertzean, eta modu horretan Trianako lehenengo gondolari bilakatu zen. Erakargarria, gutxi diren moduan; dotorea, inor ez bezala; eta gizon-itxura ederrekoa, askoren moduan. Baina, batez ere, gogotsua, FARDELAK ERAMATEN.
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 60 minutu
Ordua: 20:00
Aldez Aurreko Sarreren Salmenta: 8 €. Txartel-leihatiletan: 8 €