ANTZERKIA: “LA ESTACIÓN”
Destacado en portada
“La estación”
ZIRIKA ZIRKUS. Antzerki eta Zirku Emankizuna
IGANDEAN, APIRILAK 3
Antzerkilariak: Maribel Martínez, Luis Lainez eta Ainhoa Juaniz
Jantziak: Erabili
Eszenografia eta argazkigintza: Ander Lanas
Atrezzoa: Batuta Sakana
Zuzendariak: Ainhoa Juaniz, Luis Lainez eta Maribel Martínez
Oso bereziak eta ezberdinak diren hiru pertsonaiek, tren geltoki magiko batean elkar topatu dute. Trena ez da oraindik heldu eta bitartean… Pantxi entrenatzaile fisiko, mental eta espiritualak bere lagun berririk onenei eta ikuslei euren karma aurkitzen lagunduko die. Mona, baletaria ia jaio zenetik, bere bizitzako castinga egitera doa, baina lehen bere beldurrei aurre egin beharko die. Konfu-so boxeolari, sabeliztun, malabarista, eskalatzaile, edabe saltzaile, lapur, superheroi eta beste izan da; munduko gizona, jakintsua. Baina orain zer izan behar du? Familia guztia umore handiz eginiko ikuskizunaz gozatuko da.
Ikusleak: Haurrak eta sendiak
Iraupena: 55 minutu
Ordua: 18:00
Aldez Aurreko Sarreren Salmenta: 3 €. Txartel-leihatiletan: 5 €
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua. Nafarroako Antzokien Sarea (RTN)