Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

ANTZERKIA: “MISTERIO DEL CRISTO DE LOS GASCONES”

Destacado en portada

Foto 1 Cristo de los GasconesNao d´amores taldearen ibilbide luze eta zorrotzaren ikuskizunik enblematikoena da. 2001ean sortu zenez geroztik, Espainako antzezlan aurrebarrokoak ibili ditu arrakasta handiz eta lan hau lehen aldiz antzeztu zuenetik Europatik eta Ameriketatik etengabe egon da biran sariak jasotzen. Sakon murgiltzen dira gure jatorrizko antzerkian baina ikuspegi erabat garaikidetik. Ikuskizunak Segoviako San Justo elizan egiten omen zuten zeremonia liturgikoa berregiten du. Horretarako, Gaskoien Kristoa sortu zen, alegia: Espainako ondare erromanikoaren pieza nagusienetariko bat.
Bestelako jatorriak dituzten testu historikoetatik buruturiko dramaturgia baten bidez, honelako zeremonia eratu zezaketeen pieza musikalen ikerkuntza eta interpretazioaren bitartez, antzezleen lana eta txotxongiloen antzerkia batzen duen eszenaratze bat garatzen dugu, antzerki modernoaren jatorriari hurbiltzen zaiguna. Aldarrikapen bat gure ondare berezi eta biziaren alde, ikuspegi guztiz garaikidetik helduta.

Eguna:Martxoak 28, larunbata
Ordua: 20.00
Lekua: Karmengo Entzutegia

Sarrerak: Aldez Aurreko Salmenta: 8 €. Txartel-leihatiletan: 10 €

Volver arriba