ANTZERKIA “MISTERIOS DEL QUIJOTE” RAFAEL ÁLVAREZ “EL BRUJO”
Destacado en portada
LARUNBATEAN, MAIATZAK 7
Bertsioa eta antzezpena: Rafael Álvarez “El Brujo”
Jantziak: Elisa Sanz
Eszenografia: Miguel Angel Camacho eta Rafael Álvarez
Jatorrizko musika: Javier Alejano
Zuzendaria: Rafael Álvarez
“Ibilbide honen ondotik KIXOTEra iristea ezinbestekoa zen. Nahiz eta duela urte batzuk ez nukeen uste bakarrizketa bezala heldu ahal niokeela, egia esan, “Lazarillo de Tormes” lanari ekin nionetik, orain dela hamabi urte, ene Jakoben eskailera igotzeko lehen maila jarria zegoen jada. Hala eta guztiz ere, lehenengo pertsonan Lazarilloren kontaketak bakarrizketa estilo teatrala biziki errazten zuen. Baina, nola izan Kixote eta Antsoren ahotik mintzatu, eta alderantziz? Nola bateratu ahots bakar batean umetatik nire oroimenean grabatutako sugar bikoitz hori?
Beti silueta bat ikusi nuen, betiko parea, aitonsemea eta ezkutari gehigarria, eguzki galdatan – ez dakit zergatik baina Mantxa beti uda beroan irudikatzen dut – ordoki idorrean ibiliaz itzultzerik gabeko bidaiarantz…
Bi mozorro – Kixote eta Antso – bululu ezkutu eta misteriotsu baten jolas trebean. Batzuetan ezin da esan nor den jakintsuena. Kontrapuntu barregarri eta ikasi bat inprobisatzen duten bi txotxongilo. Zenbaitetan ematen du – Oi miraria! – paperak trukatzen dituztela. Hiru hitzetan: bi komiko on!