Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

ANTZERKIA “¿Quién teme al lobo feroz?”

Destacado en portada

FUERADELEJE. Dantza
Dantzariak: Itsaso Etxepeteleku, Miriam Remírez, Olaia Nagore, Frida Madeo, Iñaki Fortún eta Virginia Oroz

“¿Quién teme al lobo feroz?”lanak bi herri-ipuin dramatizatzen ditu: Hiru txerrikumeak eta Txanogorritxo. Baina are gehiago eskaintzen du: balleten historiari eta dantzari buruzko ikasgai praktikoa, era kronologikoan kontaturik eszena bakoitza estilo desberdin batean dantzatuta baitago. Hiru ahizpa dantzariren istorioa da. Gazteena ballet erromantikoa bezalakoa da: amestia, fina, sentibera eta lañoa. Bigarrena bihurrixeagoa. Ez zaikio arauak gustatzen eta apurtzera ausartzen da dantza modernoan gertatu zen bezala. Ahizpa nagusia oso arduratsua, txukuna eta zuhurra da. Badu arraza-ezaugarria, tradizionala da eta horregatik espainar dantza dantzatzen du.
Baina hirurek badute arazo berbera, inguruan ibiltzen zaien otsoa. Harremanetan sartzen ez dakien hori, adiskiderik ez duen izaki bakartia. Hain pozik dantzatzen ikusten dituenean, bekaizkeria sentitu egiten du: gustura beraiena egingo luke baina inork ez dio dantzatzen irakatsi eta haserre bizi da beraz. Otsoak eraso dienez hiru ahizpak harrizko etxean gorde eta oheratzen dira. Ballet erromantiko handietan gertatzen den bezalaxe, pertsonaiak lotan daudela ipuin bat antzezten da, kasu honetan Txanogorritxorena, lengoaia garaikide eta postmoderno batean. Halere, otso ankerrak ez du etsi eta haiek esnatzen direnean…

Eguna: Azaroak 22, igandea
Ikusle guztiak
Iraupena: 60 minutu gutxi goiti-beheiti
Aldez aurreko sarrerak: 3 €. Txartel-leihatilan: 5 €
Ordua: 18:00
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Laguntzaileak: De Gira Egitaraua. Nafarroako Gobernua. Nafarroako Antzoki Sarea (RTN)

Volver arriba