Artxibo Digitala

 

Zangozako Udal Artxiboa hiriaren historiaren ezagutzarako funtsezko tresna da. Bertan gordetzen da Udalak sortu eta zaindutako dokumentazioa, udalerriaren bilakaera politikoari nahiz mendeetan zehar bertako biztanleen eguneroko bizimoduari buruzko informazio baliotsua jasotzen duena.

Artxiboa, aldi berean, herritarren zerbitzura dagoen baliabidea da, eta haren kontsulta ikerketa historikoan interesa duten pertsona guztientzat eskuragarri dago. Gaur egungo teknologia berriei esker, irisgarritasuna handitu da, eta haren edukia Internet bidez zabaltzeko aukera dago, dokumentuak kontsultatzeko artxibora bertaratu beharrik gabe.

Web proiektu honek azken urteotan digitalizatutako udal artxiboko dokumentu-funtsen zati bat biltzen du. Proiektuaren garapena Nafarroako Gobernuak dokumentu-artxiboen ondarea zabaltzeko eta balioa emateko ekimenetarako emandako dirulaguntza bati esker gauzatu da.

www.archivohistorico-sanguesa.es

Facebook
Instagram
whatsapp
contacto
Volver arriba