Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

EKITALDIZ BETERIKO UDA PRESTATZEN ARI DA ZANGOZA

Destacado en portada

Zinema, musika, erakusketak, afariak klaustroan eta bisita antzeztuak; horra hor Zangozan uda honetarako prestatu diren ekitaldietako batzuk. Iaz izandako arrakasta berriz izatea espero da horiekin; izan ere, 7500 pertsonatik gora izan ziren uztailetik irailera bitarte antolatutako jardueretan.

Vallesantoro jauregian, hots, Zangozako Kultura Etxean, 4 erakusketa izanen dira ikusgai: Pintura ikastaroetako ikasleen lanen erakusketa –Alfonso Ascunce margolari nafarrak eman zituen ikastaro horiek– uztailaren 13ra arte; “La vida cotidiana en la Sangüesa Medieval” erakusketa, Nafarroako Erdialdeko hiria XII. mendetik XV. mendera izandakoaren ikuspegi orokorra baina aldi berean hurbila eskaintzen diena bisitariei, uztailaren 18tik abuztuaren 17ra; jarraian, herriko festen atari gisa, 2014ko Kartel Lehiaketan aurkeztutako lanen erakusketa, abuztuaren 20tik irailaren 4ra; eta, azkenik, irailaren 6tik 21era, Enrique II de Albret Kultura Elkarteak antolatutako argazki-erakusketa bat.

Bi agertoki izanen dira aire zabaleko musika eskaintzeko: Vallesantoro jauregiko lorategian, Tharsis taldeak joko du uztailaren 25ean, “Lorategiko kontzertuak” zikloaren baitan; eta Arcadas eremuan, Cultur zikloaren baitan, Smoking Stones (Rolling Stones taldearen tributu-banda bat) taldeak joko du abuztuaren 22an, ostiralarekin.

Kale-antzerkia ohikoa da jada Zangozako udetan, eta aurten bi hitzordu izanen dira: abuztuaren 28an, osteguna, Scura Splats konpainiak “Cavalfoc” kalejira piroteknikoa eskainiko du; eta irailaren 3an, asteazkena, Volaquivol konpainiak zirku-antzerkiko ikuskizun bat eskainiko du, “Salsa” izenekoa, Luis Gil ikastetxeko patioan.

Aire zabalean eskaintzen den zinema ere ezinbesteko hitzordua da uda-garaian, eta, aurten honako film hauek ikusteko aukera izanen dugu Carmen komentuko aztealdean: Zipi y Zape y el club de la canica” eta “Gravity”, uztailean; eta “La Lego película” eta “Ocho apellidos vascos”, abuztuan.

Antzerkia ere presente izanen da, bisita antzeztuen bidez. Bisita horiek doakoak dira eta Kultura Etxean edo Turismo Bulegoan jasotzen ahal dira. Abuztuko igandeetan eginen dira.

Eta laugarren urtez jarraian, afariak eginen dira berriz ere Carmen komentuko klaustroan, oraingo honetan abuztuaren 2an eta 9an, larunbatarekin.

Eta udako programazioari akabera emateko, Zangozako Potxaren Goraipamenaren edizio berria eginen da herriko festak hasi baino lehen, hain zuzen ere, irailaren 5etik, ostirala, 7ra, igandea.

Volver arriba