EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Destacado en portada
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, Kultur Zerbitzuak “Con fajas y a lo loco” antzezlana antolatu du.
Bi emakume txutxu-mutxuka eta barrezka ari dira afterhour bateko zabaltzan. Animalia-estanpatuzko minigonen, koloretako galtzerdien eta takoi jasaezinen atzean, faxa itogarri bat daramate ezkutuan. Nerabe bat iritsi ondoren, zerbait gertatuko da…urduri jarriko dira… “Baina, tira, Ama! Zertan ari zarete erdi mozorratuta diskotekaren atzealdean…?”
Horra hor nola hasten den haien bizitzako gaurik ero eta dibertigarrienetako bat. Solastu eginen dira, abestuko dute, irri eginen dute, edanen dute, negar eginen dute… eta emeki-emeki jaraunspen kaltegarriko eta izen bereko emakume hauen istoria xehatuz joanen da. “Con fajas y a lo loco” emakumeen komedia da, ama-alaben komedia, topaketak, haserreak, berdintasunak, ezberdintasunak…baina batez ere umorea erruz.
Antzerkilariak: Adriana Olmedo, Maite Redín eta Maitane Peréz.
Eguna: Martxoak 6, ostirala
Ordua: 20.00
Lekua: Karmengo Entzutegia
Egitaraua: NAPAEACTIVA 2015