Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Alfredo & Iker Piedrafita

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

    Alfredo & Iker Piedrafitak aitaren eta semearen arteko lokarri horretaz gain, laurogeiko hamarkadaren hasieratik herrialde osoan zehar zabaldu zen Nafarroako rock soinuaren zati handi bat elkarrekin eta eszenatoki baten gainean proiektatzen duten bi izen suposatzen dute.

    Barricadatik Dikersera, Alfredorekin gitarran rock nazionalaren erreferentzia den soinu klasikotik, Ikerrek bere ahotsarekin eta gitarrarekin islatu zituen eragin berrietara, etorkizuneko taldeentzat eragin handia izan zuena

    Zangozan klasikoz beteriko errepertorioa eskainiko digute, Barricadan eta Dikersen egindako abesti ospetsuenen berrikuspenak eta rock musikaren inguruan elkarrekin eta familian bizitzeko aukera eman duten abesti gogokoenen sorta bat.

    Ikusleak: Gazteak eta helduak

    Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera

    Sarrera: Doan edukiera bete arte. Lorategira sartu ahal izateko, gonbidapenak hartu behar dira aldez aurretik. Gehienez ere 4 sarrera hartu ahal izanen dira pertsonako eta ekitaldi bakoitzeko.

    Sarrerak hartzea: uztailaren 28tik aurrera www.sanguesacultura.es eta/edo www.sanguesa.es web-orrietan. Salbuespen gisa, sarrerak Kultura-etxean bertan hartu ahal izanen dira, asteartetik ostiralera, 12: 00etatik 14: 00etara, eta 65 urtetik gorakoek izanen dute horretarako lehentasuna.

    Gonbidapenak online hartzeko epea ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago amaituko da.

    Covid19 dela kausa harturiko neurriak: jendeak aulki bat izanen du esleituta pertsona bakoitzeko (1,5 m-ko pertsonarteko distantzia.), eta bertan eserita egon beharko du kontzertua hasten denetik amaitzen den arte. Jendeak uneoro jarraitu beharko ditu Kultura-etxeko langileen jarraibideak. Gogoratu sarreran eta irteeran gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta distantzia soziala mantentzea. Une bakoitzean agintariek emandako edukiera-neurrietara egokituz, sartu ahal izanen diren pertsonen gehieneko kopurua adieraziko dugu. Osasun-gomendioei jarraituz, ez dugu material inprimaturik banatuko, hala nola eskuko programak edo antzekoak. Nahitaezkoa da maskara mantentzea emanaldi osoan. Sartu ahal izateko, lorategiratzean zure sarrera erakutsi beharko duzu. Lorategiko atea, jendea sar dadin, ekitaldia hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da.

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba