Antzerki zirkua
1970eko urtarrilak 1
“Distans”. ANTZERKI ZIRKUA
VOL’E TEMPS
ABUZTUAK 18, ASTEAZKENA
Interpretatzaileak: Sara Ortiz, Albert Moncunill.
Espainia eta Europa guztiko agertoki batzuk zapaldu eta, besteak beste, FETEN Saria (Haurrendako Arte Eszenikoen Europako Azoka), zirku ikuskizun onenari Lorca Saria (2019) eta zuzendari onenari PACA saria jaso ondoren, Vol’e Temps konpainia Zangozara iritsiko da.
“Distans” antzezlanak adiskidetasunaz hitz egiten du, urteak igaro arren gure bihotzetan bizirik dirauten oroitzapenez. Gizakiaren hauskortasunaz, hausturaz, bakardadeaz eta besteekiko harremanak birsortu eta berreraikitzeko gai den maitasunaz mintzatzen da. Emozioetan barnako bidaia bat, ikus eta soinu-espazio batean, zirku akrobatikoko eta keinuzko antzerkiko eszenak bilduko dituena, familia osoarendako ikuskizun organiko, sentikor eta dibertigarria osatzen dutenak.
Iraupena: 55 minutu gutxi gorabehera
Ordua: 19:30
Sendi eta ikusle guztiendako. Haurrek heldu batekin egon beharko dute beti eta esleitutako aulkian eserita.
Lekua: Carmengo Entzunaretoa
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua