Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Antzerki zirkua

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

    “Yee Haw”. ANTZERKI ZIRKUA

    LA BANDA DE OTRO

    IRAILAK 1, ASTEAZKENA

    Antzezleak: Rafael Díaz Ramirez, Daniel Foncubierta Campano eta Jose Alberto Foncubierta Campano.

    Country, ragtime eta bluegrass-en inspiratutako unibertso musikal batean murgildurik, La Banda del Otro beraiek bezain berezia den (des) kontzertua eskaintzen digu. Zirku ikuskizun horretan, ezinezkoa da musikariak malabaristetatik edo pailazoetatik bereiztea. Bidelapurrak balira bezala, ia beti ibiltzen dira lapurretaren bat bilatzen, ia beti haietakoren batek jasotzen duena. Mihi gaiztoek diotenez, beren amarru guztiak erabiliko dituzte jendeari algarak lapurtzeko eta Bandaren konplize bihurtzeko.

     

    Iraupena: 55 minutu gutxi gorabehera

    Ordua: 19:30

    Sendi eta ikusle guztiendako. Haurrek heldu batekin egon beharko dute beti eta esleitutako aulkian eserita.

     

    Sarrera: Doan edukiera bete arte. Luis Gil Ikastetxeko Jolastokian sartu ahal izateko, gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere 4na sarrera hartu ahal izanen dira pertsonako eta ekitaldi bakoitzeko. Sarrerak eskuragai abuztuaren 10etik aurrera Kultura-etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, www.sanguesacultura.es eta www.sanguesa.es web-orrietan.

     

     

    Lekua: Luis Gil Ikastetxeko Jolastokia.

     

    Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba