Antzerkia
1970eko urtarrilak 1
“Tirarse al monte”
TDIFERENCIA
ASTEAZKENEAN, EKAINAK 16
Aktorea: Adriana Olmedo
Leher eginda nago. Nekatuta. Abailduta. Baina nola zergatik? Baina ez al nauzu ikusten? Horregatik ez dut komunetik atera nahi, inork ikusten ez nauela iruditzen zaidalako. Ez didatela entzuten. Ez nautela kontuan hartzen. Ez du logika handirik komunean giltzapetzeak bizitzatik ihes egiteko. Noizbait atea ireki beharko da eta bizitzak hor dirau…
Adriana Olmedoren bakarrizketa komikoa da “Tirarse al monte”, non indarrak eta grina berreskuratuko ditugun, lokatzetan geldialdi labur bat eginez, geure burua ulertzeko eta geure buruari entzuteko, galdetzeko… eta, aurrera jarraitu aurretik, geure buruari barre egiteko.
Ikasleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 60 minutu
Ordua: 19:30
Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa
Doako sarrera edukiera bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere, 2na sarrera pertsonako. Sarrerak ekainaren 1etik aurrera hartu ahal izanen dira aurrez aurre Kultura-etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, 948 870251 telefonora deituta edo infocultura@sanguesa.es posta elektronikoan. Atea saioa hasi baino 15 minutu lehenago irekiko da, jendea ongi koka dadin. Saioa behin hasita ezin izanen da sartu.
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua