
Antzerkia
1970eko urtarrilak 1

HAUR ETA FAMILIA antzerkia
“Estás en Babia”. Iruñeko Udalaren 2019ko Arte-sormenari saria
PRODUCCIONES MAESTRAS
ASTEAZKENEAN, ABENDUAK 30
Interpretatzaileak: Adriana Salvo, Iratxe G. Uriz eta Ángel García Moneo. Zuzendaria: Ana Maestrojuán.
Juliak ezin du oreka lortu. Badirudi Julia beti bere munduan bizi dela, Julia izarrei begira egoten da … amak deitzen dionean ez dio inoiz erantzuten lehenengoan, lagunak harekin jolasten ari direnean, anitzetan galdu egiten zaie. Julia ez da despistatua, kontua da beti “Babian dagoela”. Babian zaude! Irudimenari egindako kantua da, gutxien gustatzen zaigun errealitatea eraldatzeko guztiok dugun gaitasunari egindakoa.
Ikusleak: Sendiak eta 5 urtetik gorako haurrak
Iraupena: 50 minutu
Ordua: 18:00
Aldez aurreko salmenta: 3 €. Txartel-leihatilan: 5 €
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea (NAS) Elkartea eta Nafarroako Gobernua

