
Antzerkia
2025eko urtarrilak 25

«Almacenados»
TXALO PRODUKZIOAK
LARUNBATEAN, URTARRILAK 25
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
Antzerkilariak: Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga
Erretreta hartzeko dagoen arduradun batek eta hura ordeztuko duen gizonak bost egun partekatzen dituzte leku berean: hutsik dagoen biltegi handi bat, itxuraz inoiz ezer gertatzen ez dena. Denbora erloju desdoitu batean igarotzea, espazio bat partekatzera behartutako bi ezezagunen arteko isiltasun deserosoa, biltegiaren gelditasuna, itxarotearen etsipena, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten pisua. Horrek guztiak lotura hautsezin bat eratuko du haien artean, betiko elkartuko dituen zerbait: galtzaileen kontzientzia. Lan esplotazioari eta kapitalismoari buruzko komedia garratza da. Antzezlan honi esker David Desolak, testuaren egileak, Hermanos Machado saria irabazi zuen.
Ordua: 19:30
Iraupena: 75 minutu
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Sarrerak: 10 €.
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (NAS) eta Nafarroako Gobernua