
Antzerkia
2025eko martxoak 22

«El hombre aro y la chica que buscaba a Lorca»
ILUNA TEATRO
LARUNBATEAN, MARTXOAK 22
Egile eta zuzendaria: Miguel Goikoetxandia
Antzerkilariak: David Larrea, Raquel S. Corcuera, Marta Juániz, Miguel Goikoetxandia, Ana Berrade.
Jose bere etorkizun ziurretik ihes egin eta bidaiatu nahi duen ijito gazte bat da. Marinak idatzi nahi du beste bizitza bat irudikatzeko eta Lorca ezagutzeko nahia betetzeko. Bi gazteek abenturari ekinen diote herria utziz Bartzelonara iristeko eta 1936ko Herri Olinpiadan parte hartzeko. Maitasun eta adiskidetasun istorioa, inozentzia eta aurkikuntzarena, tragedia eta itxaropenarena, pixkana-pixkanaka urratzen ari den mundu honetan. Lorcari eta ijito-komunitateari omenaldia. Bakearen aldeko apustu sendoa.
Ordua: 19:30
Iraupena: 70 minutu
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Aldez aurreko sarrerak: 8 €. Txartel-leihatilan: 10 €
Gazte Txartelarekin: 5 €. Beharrezkoa izanen da Gazte Txartela leihatilan aurkeztea, sarrera entzunaretoan bertan edo Internet bidez erosita ere.
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea (NAS) Elkartea eta Nafarroako Gobernua