
Antzerkia
2025eko urriak 4

«Escape Room». ANTZERKIA
TXALO PRODUKZIOAK
LARUNBATEAN, URRIAK 4
Antzerkilariak: Zuhaitz Gurrutxaga, Nerea Gorriti, Íñigo Aranburu eta Oihana Maritorena.
Haurtzarotik lagunak diren bi bikotek hitzordu bat jarri dute elkarrekin escape room bat bisitatzeko. Escape rooma dagoen auzoan berriki zatikatutako gizon baten gorpua edukiontzi batean agertu da… Bildutako lau lagunek ondo pasatzeko jolas atsegin bat aurkitzea espero dute, euren adimena probatzeko eta barre egiteko hitzordu bat. Aldiz, gelan sartu eta atea hermetikoki ixten den unean bertan, atzerako kontaketa hasiko da: inork espero ez dituen gauza bitxiak pasatzen hasiko dira. Gelatik irtetea ez da ez erraza izango, eta jolasa bene-benetako infernu bilakatuko da, lau lagunen arteko adiskidetasuna mugara eraman eta kinkan jartzeraino.
Ez dirudien arren, Escape room komedia bat da: beldurrezko komedia bat!
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 85 minutu
Ordua: 19:30
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Sarrerak: 10 €
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea (NAS) eta Nafarroako Gobernua.


