
Antzerkia
1970eko urtarrilak 1

“Losers”
TXALO PRODUKZIOAK
LARUNBATEAN, OTSAILAK 20
Zuzendaria Begoña Bilbao.
Antzezleak: Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia.
Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara
ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.
Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo
gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure
bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak
gainditzeko gai izanez gero behintzat.
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 80 minutu
Ordua: 19:00
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Aldez aurreko sarrerak: 8 €. Txartel-leihatilan: 10 €
Gazte Txartelarekin: 5 €
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea (NAS) Elkartea eta Nafarroako Gobernua