
Antzerkia, clown «El paraíso de los rotos»
2025eko apirilak 5
Auditorio del Carmen

ANTZERKIA, CLOWN
Programa DNA
Sendaberri, paisaia eszeniko berriak
«El paraíso de los rotos»
PARENA TEATRO
LARUNBATEAN, APIRILAK 5
Zuzendaria: Pep Vila
Interpretatzaileak: Patxi Larrea eta Lorena Arangoa
Tomasek eta Juanak gorroto izan dute beti elkarrekin egotea une onetan ere… baldin eta baleude. Beno… elkarren ondoan egon dira beti.
Orain oso zorionekoak dira. Azkenean aske dira giltzapetuta egonik ere.
Hemen daude balio ez duten gauza guztiak iristen diren leku honetan, baliorik ez duten gauzak, herdoiltzen direnak, sitsak janda daudenak, kristal hautsiak, heldulekurik gabeko katiluak, katilurik gabeko heldulekuak… Haiek ez zuten inoiz pentsatu hona iristea, baina beren tokia da, nahiz eta oraindik ez jakin. Erregeak dira, Tomas erregea eta Juana erregina. Honen guztiaren erregeak.
Ikuskizuna amaitutakoan, nahi dutenek anterkilariekin solasaldia izan dezakete.
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 60 minutu
Ordua: 19:30
Aldez aurreko sarrerak: 6 €
Txartel-leihatilan: 8 €
Gazte Txartelarekin: 5 €. Beharrezkoa izanen da Gazte Txartela leihatilan aurkeztea, sarrera entzunaretoan bertan edo Internet bidez erosita ere.
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Antolatzaile eta diruz laguntzailea: Nafarroako Antzoki Sarea (NAS) Elkartea eta Nafarroako Gobernua.