
Antzerkia: «Juntos y Revueltos»
2026ko urtarrilak 24

«Juntos y Revueltos»
GORKA AGINAGALDE ETA GURUTZE BEITIA
LARUNBATEAN, URTARRILAK 24
Antzerkilariak: Gorka Aguinagalde eta Gurutze Beitia
Erretreta hartzeko dagoen arduradun batek eta hura ordeztuko duen gizonak bost egun partekatzen dituzte leku berean: hutsik dagoen biltegi handi bat, itxuraz inoiz ezer gertatzen ez dena. Denbora erloju desdoitu batean igarotzea, espazio bat partekatzera behartutako bi ezezagunen arteko isiltasun deserosoa, biltegiaren gelditasuna, itxarotearen etsipena, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten pisua. Horrek guztiak lotura hautsezin bat eratuko du haien artean, betiko elkartuko dituen zerbait: galtzaileen kontzientzia. Lan esplotazioari eta kapitalismoari buruzko komedia garratza da. Antzezlan honi esker David Desolak, testuaren egileak, Hermanos Machado saria irabazi zuen.
Ordua: 19:30
Iraupena: 70 minutu
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Aldez aurreko sarrerak: 8 €
Leihatilako sarrerak: 10 €
Sarrerak Gazte txartelarekin: 5 €. Gazte txartela leihatilan aurkeztu beharko da entzunaretora sartzean, bai sarrera aretoan bertan erosten bada, bai internet bidez erosten bada.
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea Elkartea (NAS) eta Nafarroako Gobernua

