Antzerkia: tragikomedia: “La Zanja”
1970eko urtarrilak 1
TITZINA TEATRO
LARUNBATEAN, URRIAK 20
Antzerkilari, egile eta zuzendariak: Diego Lorca eta Pako Merino.
Miquel meatzaritza mutilnazional bateko teknikaria da. Konpainiak Hegoamerikan duen meazulo batera iritsi da. Alfredo (alkatea) eta herrikoak “aurkitzaile” berriaren zain daude. Bi munduk topatzen dute aurrez aurre; bizitza ulertzeko bi modu ezberdin dira. Meategia ezartzearen inguruko anbizioek, aukerek eta kalteek herriaren etorkizuna baldintzatuko dute, bai eta auzokideen arteko harremanak ere. Espainiarrak Amerikara iritsi ziren garaian, Pizarroren eta Atahualparen arteko topaketa gertatu zen, eta horrek protagonisten patua erabakiko du. Emaitza umorez eta zirraraz beteriko bilbe bat.
Kritikak esan du: (…) Aurretiaz diot, La Zanja 2018an ikus ditzakezuen ikuskizunik onenetariko bat da. Baieztapen honetan ez dago bainarik (…). Hainbat arrazoirengatik baina gehienbat antzerkia ehuneko ehunean delako, engainatzen ez dutelako, ikuslea zintzotasun eta apaltasunez tratatzen dutelako; berdinetik berdinera eta begirunez, beraien onena emanez, eta hori sinestadazue, Espainiako antzerkian ez da erraz aurkitzen. (…) Jaume García Castro.
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 90 minutu
Ordua: 20:00
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Aldez aurreko sarrera: 8 €
Txartel-leihatilako sarrera: 10 €
Sarrerak gazte txartelarekin: 5 €.
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea (RTN) eta Nafarroako Gobernua.