
Antzerkia: “Zinemaz blai”
1970eko urtarrilak 1

EUSKARAZKO ZIRKU-ANTZERKIA.
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskarabideak antolaturiko familiako Antzerki-zikloaren barruan dago emankizun hau.
“Zinemaz Blai”
ZIRIKA ZIRKUS KONPAINIA
Aktoreak: Maribel Martínez, Luis Lainez eta Ainhoa Juaniz
Ikuskizun honetan hain magikoa den zinemaren mundua oholtzara ekarri nahi izan dugu. Lehenengo eta behin eszena prestatzen duen taldea ezagutuko dugu. Hirukote dibertigarria eta jostalaria… Ondoren, artistak eta euren istoriak helduko dira… A ze koadrila! Zirikan beti bezala, maitasun pila batekin sortu dugu ikuskizuna, bestelako osagaiak batuz: zirkua, dantza eta umorea.
Ikusle guztientzat
Iraupena: 60 minutu
Doako sarrera. Gonbidapenak Vallesantoro/Kultura-etxean eskuragai, abenduaren 4tik, 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara eta Internetetik www.sanguesacultura.es eta www.sanguesa.es web-orrien bidez.