
Antzerkia
1970eko urtarrilak 1

“Dublineses”
ADOS TEATROA
LARUNBATEAN, URRIAK 19
Zuzendaria: Garbi Losada. Antzezleak: Naiara Arnedo, Isidoro Fernández, Lierni Fresnedo, Asier Hormaza, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Ion Sagarzazu, Asier Sota.
Dublin, 1904. Morkan andereñoek beren etxean urtero antolatzen duten afarira iristen da lagun talde bat. Kanpoan elurra ari du baina barrualdean etxe-giro goxoa, musikazaletasuna eta umore ona. Baina gau-jaia aurrera joan ahala, Joycek Britainiar Inperioaren mende dagoen Irlanda baten atzea erakusten digu, nahiz eta eragin eta ideologia berrien astindua
sumatzen den. Oraindik jaio ez den mundu berri bat antzinakoa hiltzen ari den bitartean. Gure garaiko gaurkotasunean isla zehatza daukan bidegurutze bat. Literatura unibertsalaren maisulana.
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 85 minutu
Ordua: 20:00
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Aldez aurreko sarrera: 8 €
Txartel-leihatilako sarrera: 10 €
Sarrerak gazte txartelarekin: 5 €
Laguntzaileak: Nafarroako Antzokien Sarea (NAS) eta Nafarroako Gobernua.