
“Atzetik aurrerako ipuinak” (Euskarazko ipuin kontalaria)
1970eko urtarrilak 1

LAURA VILLANUEVA
ASTEAZKENEAN, AZAROAK 18
Eta hala bazan edo ez bazan… ups! Ipuin hau atzekoz aurrera dago! Nire ama liburu irenslea da, nire aita historialaria, nire ahizpa kontularia da, nire anaia kontuka dabil beti eta nire amona oso berritsua da. Ba ez da harritzekoa doministiku egiten dudan bakoitzean niri ipuin bat erortzea!
Ikusleak: 3 eta 8 urte bitarteko umeak. Adingabeei helduek lagundu behar diete.
Doako sarrera edukiera bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere, 4na sarrera pertsonako eta saioko. Sarrerak ez daude zenbakituta. Ikusleak iritsiera-ordenaren arabera eseriko dira. Gonbidapena erakutsi beharko duzu sartu ahal izateko. Ekitaldia behin hasita, ezin izanen da sartu. Gonbidapenak azaroren 3tik aurrera Kultura-etxean hartu ahal izanen dira, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta eta 19:00etatik 21:00etara.
Ordua: 18.30
Iraupena: 60 minutu gutxi gorabehera
Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua