
«Bisonte-mastodontearen bila»
2025eko abenduak 21

HAURRENDAKO ANTZERKIA ETA MUSIKA EUSKARAZ
«Bisonte-mastodontearen bila»
ENE KANTAK
IGANDEAN, ABENDUAK 21
Zuzendaria: Jaione Urtasun Izal
Interpretatzaileak: Garazi San Martin Boj, Jon Zubiaga Barrena, Ainara Unanua Arizmendi, Irati Lizarraga Osta, Uxue Rodriguez Etayo.
Suaren inguruan lo egin ondoren jaiki dira: taldea prest dago ehizara joateko. Oraingoan bai, oraingoan harrapatuko dute bisontea. Isiltasuna nagusi, taldean doaz. Denak erne, bisonteari so. Prest daude, geziak bizkarretik hartu… O! ez, Axeri! Aire, Asto, Sator, Oki eta Axeri harrapatuko ote dute Bisonte mastodontea? Ala Bisonte mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?
Ikusleak: sendiak eta haurrak
Iraupena: 75 minutu
Ordua: 18:00
Aldez aurreko sarrerak: 3 €
Txartel-leihatilan: 5 €.
Antolatzaileak: Cederna eta Nafarroako Gobernua (Euskarabidea)
Laguntzaileak: Zangozako Udalaren Kultur Arloa eta Nafarroako Antzoki Sarea

