
Dantza
2025eko urriak 5

«Batzen». DANTZA ETA MUSIKA TRADIZIONALA (Ikuskizun elebiduna gaztelania/euskara).
Cultur-Izan. Tradiziozko arte adierazpenen egitaraua
IGANDEAN, URRIAK 5
ROCAMADOR DANTZA TALDEA ETA TIRIKI TRAUKI FANFARREA
Batzen Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolaturiko dantza, musika eta kantu ikuskizuna da, Nafarroako folklorearen aberastasuna ospatzen duena. Errepertorioa Zangozako Merindadeko dantzetan oinarritzen da, bertan bildutako musiketatik sorturiko pieza tradizionalak eta jatorrizko koreografiak barne. Ahots narratzaile batek eta proiekzioek ikuskizunarekin batera jantziei, musikei eta instrumentuei buruzko informazioa eskaintzen dute.
Ikusle guztiendako
Iraupena: 75 minutu
Ordua: 19:00
Lekua: Karmengo Entzunaretoa
Sarrera doan gonbidapenak aldez aurretik hartua
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua

