Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Dantza

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

    “Sei”

    DANTZAZ

    LARUNBATEAN, AZAROAK 2

     

    Dantzaz-en azken ikuskizunaren izenburua da, konpainiaren piezarik ezagunenetariko batzuk eta hainbat ekoizpen berri berreskuratzen dituena.

    Denek komunean dutena agertokiko sei interpretatzaileak dira. Obra osatzen duten lau piezek nazioarteko koreografo entzutetsuen sinadura daramate: Ipar Euskal Herriko Martin Harriague sortzailea, Janis Claxton australiarra, Chistine Hassid frantziarra eta Jacek Przybylowicz poloniarra. Azken honen “Few Brief Sequences” lana ikus dezakegu, zeinetan Marin Marais-en musika barrokoak hiru bikoteren maitasun jolasetarako giro ezin hobea ematen duen.

    Harriagueren “Esklabo zoriontsuak” piezak estetika ikusgarria eta konplizea dauka, baita erritmo frenetikoa eta umore dosi zorrotzak ere. Hauek bizitzea tokatzen zaigun denborari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituzte. Claxton australiarraren “Une” lanak dantza eta hiri-guneen eta arkitekturaren arteko harremana du abiapuntu. Koadriptiko hau “Momentum” lanak burutzen du. Klabe neoklasikoan eta J.S. Bach-en musikarekin, bizi ditugun garai konpultsuetan edertasunak betetzen duen lekuaren gainean interpelatzen gaitu.

     

    Ikusleak: Gazteak eta heldua

    Iraupena: 65 minutu

    Ordua: 20:00

    Aldez aurreko sarrera: 6 €

    Txartel-leihatilako sarrera: 8 €

    Sarrerak gazte txartelarekin: 5 €

    Lekua: Karmengo Entzunaretoa

    Laguntzaileak: Nafarroako Antzokien Sarea (NAS) eta Nafarroako Gobernua.

    Volver arriba