Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Eguberriak

2025eko abenduak 3 - 2026ko urtarrilak 6

Foto evento

    «BeleneAndo»

    ABENDUAREN 3TIK URTARRILAREN 6RA

    Gabonetako jarduera, Zangozako karriketan zehar ibilbide bat proposatzen duena, leku publikoetan, dendetan eta etxe partikularretan jaiotza ezberdinak aurkituz. Usadio polit honen bidez gure herria ezagutzeko beste modu bat.

    Lekua: Zangozako karrikak

    Jarduera hau partikularren, saltokien eta Zangozako Jaiotzazaleen Elkartearen parte-hartzeari eta lankidetzari esker egin da.

    Laguntzailea: Zangozako Udala

     

    Zangozako «Juan Francés de Iribarren» Musika Eskolaren Eguberriko Kontzertua: Orkestra, Big Band eta Banda Txikia.

    OSTEGUNEAN, ABENDUAK 18

    Ordua: 19:30

    Lekua: Karmengo Entzunaretoa

    Antolatzailea: Juan Francés de Iribarren Musika Eskola

     

     

    Musika Eskolako Bandaren eta Udal Banda Elkartearen Gabon-kanten kalejira.

    OSTIRALEAN, ABENDUAK 19

    Ordua: 20:00. Irteera Arkupeetatik.

    Antolatzailea: Juan Francés de Iribarren Musika Eskola

     

    Pregoia, Jaiotza bedeinkatzea eta irekitzea

    LARUNBATEAN, ABENDUAK 20

    Abatetxeko plazako jaiotza bedeinkatu eta Gabonak Zangozan hasiko dituen pregoiaren ondoren, «Gabonak Zangozan» mikrokontakizun eta marrazki lehiaketako sariak banatuko dira.

    Ordua: 18:00

    Lekua: Abatetxeko plaza

    Antolatzailea: Erregeen Misterioa Elkartea

     

    Nora Abesbatzaren Gabonetako kontzertua

    LARUNBATEAN, ABENDUAK 20

    Ordua: 19:30

    Lekua: Aita Kaputxinoen Eliza

    Antolatzailea: Nora Abesbatza

     

    Nora Abesbatzaren kontzertua Zahar-etxean eta kalejira

    ASTEARTEAN, ABENDUAK 23

    Ordua: 17:30

    Antolatzailea: Nora Abesbatza

     

     

    Olentzero

    ASTEAZKENEAN, ABENDUAK 24

    18:00etan Arkupeetan txokolatada, bizkotxoa, gaztainak eta ardo errea.

    18:30ean Liburutegitik Praura kalejira joaldunekin, akordeoiekin, dantzari txikiekin, txistulariekin eta gaiteroekin.

    18:45ean Joaldunen ongietorria Olentzero eta Mari Domingiri.

    18:50ean Olentzero eta Mari Domingiri harrera Praun. Dantzari txikien dantza.

    19:00etan Arkupeetara jaistea.

    19:15ean Porrusalda dantza Arkupeetan.

    19:20an Olentzero eta Mari Domingiri harrera Arkupeetan. Ondoren, haurrekin egoteko unea izanen da.

    20:00etan Olentzerori eta Mari Domingiri agurra eta saskien zozketa.

    Antolatzaileak: Zangozako Ikastola, Luis Gil Ikastetxeko APYMA, Kurriños eta Bi Haizetara Euskara Taldea.

     

     

    Udal Banda Elkartearen Gabonetako kontzertua

    LARUNBATEAN, ABENDUAK 27

    Zangozako Udal Musika Bandaren ohiko kontzertu honetan, Alfred Reed amerikarraren, Philip Sparke ingelesaren eta Guardiako (Araba) Eduardo Morenoren jatorrizko obrak entzunen dira.

    Berritasun gisa, bigarren zatia bi urteurreni dago eskainia, bi musikarien obrekin: Johann Strauss II .aren jaiotzaren 200 urte eta Dmitri Shostakóvichen heriotzaren 50. urteurrena. Hori dela eta, ezohiko tresnak gehituko dira Bandako kideen artean.

    Zuzendaria: Imanol Blasco

    Ordua: 19:00

    Iraupena: 75 minutu

    Lekua: Karmengo Entzunaretoa

    Sarrerak: 5 €

    Antolatzailea: Udal Banda Elkartea

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba