“El Regrueso de Patxi”
1970eko urtarrilak 1
BAKARRIZKETA
“El regrueso de Patxi”
GORKA AGUINAGALDE
Gorka Aginagalde Gasteizko aktore ospetsuak bere pertsonaia ezagunena berpizten du erronka berri honetan: Patxi Arrigagorritxerriberrigoitiabeitia. Umorezko bakarrizketa bat, indartuta eta berrituta. Urari uko egiten dion euskal txikitero baten erretratu ironikoa. Ikasketa gutxiko langilea baina bizitzan aditua. Pentsatzen duena sekula isilik gordetzen ez duen jauna. Ezker eta eskuin banatzen duen “kaseroa”. Gizon zintzoa, astakirtena, tradizionala, bertakoa, oso bertakoa. Berrogeitaka urteko gizon honek bere bizitza eta hurkoarena berraztertzen ditu, tradizio zaharrak berreskuratzen ditu eta oso egunerokoak diren gaiei errepaso handia ematen die… Eta egunerokotasunak izugarri amorratzen du Patxi.
Ikusleak: Gazteak eta helduak