
«El vendedor de jabón»
2025eko abenduak 30

ANTZERKIA ETA XABOI-BURBUILAK
«El vendedor de jabón»
COMPAÑÍA TEATROS MÁGICOS
ASTEARTEAN, ABENDUAK 30
Zuzendaria: Massil Allache.
Interpretatzailea: Massil Allache.
Gure istorioa Frantziako baso txiki baten kanpoaldean hasi da, XVI. mendean. Baso horretan xaboi-saltzaile gazte bat bizi zen etxola txiki eta goibel batean. Gau batean, ekaitz handi batek ustekabean harrapatu zuen gure xaboi-saltzailea, eta pixkanaka, bere irudimena erabiliz, xaboi-burbuilak nola egin asmatu zuen. Lurrun-burbuilak, koloretakoak, kearekin, 3 metro baino gehiagokoak e.a. dituen ikuskizuna, helduak eta umeak harrituko dituena.
Ikusleak: 4 urtetik gorako haurrak eta sendiak
Iraupena: 50 minutu
Ordua: 18:00
Aldez aurreko sarrerak: 3 €
Txartel-leihatilan: 5 €.
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea (NAS) Elkartea eta Nafarroako Gobernua

