Emakumearen Nazioarteko Eguna
1970eko urtarrilak 1

MAHAI-INGURUA ETA ZANGOZAKO BERDINTAUNARI BURUZKO DIAGNOSIA AURKEZTEA
Urtarrilean, MURGIBEk, Berdintasun Aholkularitzak, emakume eta gizonei buruzko azterlan bat egin zuen Zangozan, prestakuntzaren, enpleguaren, parte-hartzearen eta abarren arloan. Mahai-inguru horretan, MURGIBEk zoom bidez erakutsiko du ikerketaren emaitza, eta emakumeekin lan egiten duten herriko hainbat profesionalekin berari buruz hitz solas eginen da.
Honako hauek parte hartuko dute: MURGIBEko Verónica Paz Mena, Zangozako Gurutze Gorriako Paqui Duque, Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Ana Elarre eta GARALURko Gabriela Orduna.
ASTEAZKENEAN, MARTXOAK 9
Ordua: 19:30
Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Hitzaldi Aretoa
Sarrera: Doan edukiera bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira.
Antolatzaileak: Zangozako Udalaren Gizarte Gaietako Zinegotzigoa eta Kultura Zinegotzigoa
ASTEARTEAN, MARTXOAK 8
«Genero-berdintasuna gaur, etorkizun jasangarri baterako»
Emakumeak eta neskatoak lider eraginkorrak eta boteretsuak dira, aldaketa bultzatzen dutenak klimaren arintzea eta egokitzapena lortzeko. Mundu osoko ekimen jasangarrietan inplikatzen dira, eta haien parte-hartzeak eta lidergoak klimaren aldeko ekintza eraginkorragoa eragiten dute. Garapen iraunkorra eta genero-berdintasun handiagoa lortzeko, ezinbestekoa da aukerak eta mugak aztertzen jarraitzea, emakumeek eta neskatoek ahotsa izan dezaten eta berdintasunean parte har dezaten klima-aldaketarekin lotutako erabakiak hartzerakoan. Genero-berdintasunik gabe, gaur egun, etorkizun jasangarri eta berdintasunezkoak gure irismenetik kanpo egoten jarraituko du.
Lekua: Foruen Plaza, “Prau”
Ordua: 12:00
Deitzaile eta antolatzailea: Zangozako Udalaren Gizarte Gaietako Zinegotzigoa.
Laguntzaileak: Zangozako Etxekoandreen Elkartea, “Luis Gil” Ikastetxe Publikoa, Sierra de Leyre BHI, Zangozako Ikastola, Zangozako Gurutze Gorria, Cederna Garalur-Zangozaldea/Nafar Lansare eta Sorginak talde feminista, Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.