
Erakusketa
1970eko urtarrilak 1

“Lucio. La utopía en viñetas”
MIKEL SANTOS “BELATZ”
APIRILAREN 7TIK 24RA
2018an, Mikel Santos «Belatz» ilustratzaile eta komikigileak Txalaparta argitaletxearekin argitaratu zuen orain arteko bere lanik handinahiena: Lucioren Altxorra, Lucio Urtubia lagunari buruzko eleberri grafikoa. Lana, Cascanteko anarkistaren biografia grafikoa, urteetako elkarrizketen eta elkarlanaren emaitza izan zen. Erakusketan behin betiko orrialdeen erreprodukzioak ikusi ahal izanen dira, baita jatorrizko xaflak, aurretiazko zirriborroak, apunteak, oharrak, gidoiak eta argazkiak ere, artista nafarrak komiki hau sortzeko prozesuan erabili dituenak. Komikiak baditu dagoeneko frantsesezko, danierazko, euskarazko, katalanezko eta galizierazko edizioak.
Laguntzaileak: Sendaberri Programa, Nafarroako Antzoki Sarea (NAS) Elkartea, Nafarroako Komikiaren Azoka eta Nafarroako Gobernua.
ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK



