
Erakusketa “El conocimiento en el Camino”
2025eko uztailak 4 - 2025eko abuztuak 17

Donejakue Bideko Kazetarien Elkarteen Ligak sustatutako erakusketak Bide Frantsesaren «originaltasuna eta magia» ezagutzera eman nahi ditu: ezagueraren ibilbidea.
Erakusketa bederatzi argibide-panelek eta Villar López eta Pablo Lasaosa fotokazetarien 30 argazkik osatzen dute, Bidea erretratatzen dutenak: bertako jendea, herriak, bazterrak, etab.
Panelek honako gai hauek jorratzen dituzte: «Jatorria», Santiago nor den eta hilobiaren aurkikuntza azaltzen dituena; «Izarren eta antzaren bidea», izar-eremua eta antzaren migrazio-bidea Bidearen adierazle hartzen dituena.
«Tenplarioak, Bidearen zaindariak», non ordena hori munduko lehen banka bezala aurkezten baita. «Zubiak, ibiak, ibaiak eta ura», Erdi Aroko ingeniaritzan oinarritua, oztopoak saihestuz ibilbidea egiteko. «Aterpeak arrats beheran», ostatu, ospitale eta mandatuak aipatzen dizkiguna. «Magia eta kondaira lekuak», gertaera eta toki zoragarri edo fantastikoak kontatzen dizkiguna, prozesu historikoaren zati gisa onarturiko kondairak. Azkenik, «Bideko bitxikeriak», bideko ipuinekin eta benetako eta fikziozko pertsonaien istorioekin, eta «Literatura bidean», erakusketaren edukia osatzen duena.
ONCE fundazioak Brailleko paneletako testuak gehitzen lagundu du.
Gainera, erakusketak osagarri didaktiko bat dauka, 20 metro karratuko antzara-joko bat. Bertan, Bide Frantsesa zeharkatuko da, Somportetik zein Luzaidetik sartuz, Garesen elkartuz eta Bide Frantseseko herrietatik jarraituz Santiagoraino.
Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/ Kultur Etxeko behealdeko Erakusketa aretoa eta 2. solairuko Erakusketa aretoa
Sustatzailea: Donejakue Bideko Kazetarien Elkartea
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua
Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara