Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Erakusketa “El Principito en el mundo”

2025eko urriak 23 - 2025eko azaroak 16

Foto evento

    URRIAREN 23TIK AZAROAREN 16RA

    Mertxe Ibañez Sola zangozarra Antoine de Saint- Exuperyren «Printze txikia» idazlanaren zale amorratua da. Urteetan zehar ale bilduma garrantzitsua bildu du.

    Erakusketa honetan hainbat formatutan (haurrendako, braille, puzle, pop-up) eta 660 hizkuntza, dialekto eta transkripzio baino gehiagotan (Star Wars filmeko lengoaian kasu) argitaratu den liburu hau erakutsi nahi du. Erakusketan, halaber, kartelak egonen dira azal batzuetako irudiekin eta barruko orriren batekin, ohikoak ez diren beste karaktere batzuk dituen idazkera mota ikus dadin.

     

    Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/ Kultur Etxeko behealdeko Erakusketa Aretoa

    Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

     

    Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Larunbatetan 19:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

     

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba