
18
Eka
26
Eka
1970eko urtarrilak 1

“Las cosas de Nicolás” Nicolás Navallasek eginiko Latorrien Erakusketa
ABENDUAREN 17TIK URTARRILAREN 10ERA
Martxoaren hasieran, guztiok gure etxean konfinatu behar izan genuen, egoerara egokituko ginen jakiteke. Nikolasek 96 urte bete zituen abenduaren 6an, eta egokitu ez ezik, egoerari buelta eman zion, ilusioz eta gogotsu, lanaz gozatuz egunez egun. Done Jakue karrikako tailerrean ordu anitz eman ditu latorrizko piezen bilduma bat egiten, artisaua izateaz gain, historia asko biltzen duena. Goza gaitezen bere lanaz!
Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/ Kultura-etxeko Beheko Solairuko Erakusketa Aretoa
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua


