
[:es]Monólogo: “Para ser mujer eres bastante graciosa”
1970eko urtarrilak 1

Virginia Riezu
LARUBATEAN, AZAROAK 7
Madrilgo delako Gran Viatik umore absurdua, irreberentzia, samurtasuna eta publikoarekiko interakzioa nagusi diren show bat dakarkizugu. “Madrid es Teatro” Saria 2017 urtean jaso zuena, bakarrizketa onenari.
Virginia Riezu Zangozarrak dioenez, “Emakume izateko nahiko barregarria zara” bere bakarrizketaren izenburua da, baina herrialde honetako emakume komiko guztiok entzun dugun esaldi bat ere bada. Esaldi horrekin ez dakizu solaskideari besarkada bat edo ostia bat eman, pozoitutako lore bat delako. Izan ere, ez gara inoiz behar bezain ederra izaten: sexyagoa, meheagoa, aberatsagoa, “it girl” gehiago, barregarriagoa! Inoiz ez zara nahikoa, eta komedian ez zen gutxiago izanen”.
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 80 minutu
Ordua: 19:00
Aldez aurreko sarrera: 8 €
Txartel-leihatilan: 10 €. Entzunaretoko leihatila 19:00etatik 19:30era egonen da zabalik funtzioaren egunean. Ordu horretatik aurrera ezin izanen da sarrerarik erosi.
Gazte Txartelarekin: 5 €. Gazte txartela aurkeztu beharko da entzunaretora sartzean.
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea (NAS) Elkartea eta Nafarroako Gobernua