[:es]Proyección: “Que nadie camine por mi mente con los pies sucios’
1970eko urtarrilak 1
NAFARROAKO ANTZOKI SAREAREN ZIRKUITUA
Dokumentala urriaren 31n ikusi ahal izanen da Karmengo Entzunaretoan. “Lloviendo ranas” lanaren sormen prozesua islatzen duen sormen laborategiaren emaitza da. Proiekzio honetan antzezlan profesionalera eraman zuen prozesu guztia ikusiko dugu. Gainera, jatorrizko antzeztaldeko kide baten esperientzia entzunen dugu (gaixotasun mentalaren diagnostikoa duen pertsona bat), azkenean beste bat bezala ikuskizun profesionalean integratu dena.
Emanaldian Sandro Iaboni (aktorea) eta Jose Antonio Vitoria (gidoilaria eta ekoizle eragilea) izanen dira.
Eguna: Urriak 29, osteguna.
Ordua: 19:30
Iraupena: 51 minutu
Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Hitzaldi Aretoa
Doako sarrera edukiera bete artean. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere 4 sarrera hartu ahal izanen dira pertsonako. Gonbidapenak urriaren 6tik aurrera jaso ahal izanen dira Kultura-etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Gonbidapenak ikusleak iristen diren hurrenkeraren arabera emanen dira. Sartu ahal izateko gonbidapena erakutsi beharko da. Behin jarduera hasita, ezin izanen da aretora sartu.
Antolatzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Diruz laguntzen duena: Nafarroako Gobernua.
Laguntzaileak: Nafarroako Kutxa Fundazioa & La Caixa Gizarte-ekintza.