
[:es]Teatro Circo : “Baldin Bada”
1970eko urtarrilak 1

CÍA SHAKTI OLAIZOLA.
Antzerkilariak: Shakti Olaizola eta Joseba Negro.
Margolari eta musikari baten zentzugabekeriak eta erokeriak hurbiletik ezagutuko ditugu.
Oinekin margotzea, oreka ezinezkoak egitea eta oso jarrera arraroetan abestea bezalako trebetasunen artean, azken finean brotxa gure esku dagoela eta gehien gustatzen zaigun errealitatea margo dezakegula ikusaraziko digute. Zirkua, antzerkia, musika eta pinturaren konbinazioa, inor axolagabe utziko ez duena. Kontorsioa, akrobazia, dantza eta antzerkia, bi pertsonaia samur hauek proposatzen diguten iseka kontatzeko.
Ikusleak: Familiak, ikusle guztiak. Haur bakoitzak heldu batez lagunduta eta eserita egon beharko du esleitu zaion aulkian.
Iraupena: 45 minutu gutxi gorabehera
Sarrera: Doan edukiera bete arte. 140 lagun. Luis Gil ikastetxeko jolastokian sartu ahal izateko, gonbidapenak hartu beharko dira aldez aurretik. Gehienez ere 4 sarrera hartu ahal izanen dira pertsonako. Aulkiak binaka jarrita egonen dira. Familia edo bizikidetza-unitateentzako 2 edo 4 gonbidapen hartu ahal izanen dira, bertaratutako guztien banakako erantzukizunean oinarrituta. Gonbidapen bakarra behar izanez gero, bi gonbidapen hartu beharko dira, familia edo bizikidetza-unitate desberdinetako pertsonak elkarrekin eser ez daitezen.
.
Sarrerak hartzea: Abustauren 18tik aurrera www.sanguesacultura.es eta/edo www.sanguesa.es web-orrietan. Salbuespen gisa, sarrerak Kultura-etxean bertan hartu ahal izanen dira, asteartetik ostiralera, 12: 00etatik 14: 00etara, eta 65 urtetik gorakoek izanen dute horretarako lehentasuna. Gonbidapenak online hartzeko epea ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago amaituko da.
Kovid19 dela kausa harturiko neurriak: Ikusleek aulki bana izanen dute esleituta pertsona bakoitzeko, eta bertan eserita egon beharko dute kontzertua hasten denetik amaitzen den arte. Aulkiak binaka kokatuta. 10 urte baino gutxiagoko haurrek heldu batez lagunduta egon beharko dute. Beharrezkoa da sarreran eta irteeran gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta distantzia soziala mantentzea. Nahitaezkoa da maskara mantentzea emanaldi osoan. Gomendatzen da haurrak ere maskararekin joatea. Jendeak uneoro jarraitu beharko ditu Kultura-etxeko langileen jarraibideak. Ikastetxera sartu ahal izateko zure sarrera erakutsi beharko duzu. Saioa behin hasita ezin izanen da sartu. Ikastetxeko atea ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da jendea ongi koka dadin. Sarreran nahiz irteeran taldeak sortzea saiestu behar da. Euria eginez gero bertan behera geratuko da ekitaldia.