
[:es]Teatro familiar: “La casa más pequeña”
1970eko urtarrilak 1

“La Casa más pequeña”. YARLEKU TEATRO 2019ko FETEN SARIA emakumezko interpretazio onenari Eva Azpilikuetarentzat.
IGANDEAN, URRIAK 25
Antzerkilariak: Laura Villanueva eta Eva Azpilikueta. Zuzendaria: Rosa Díaz.
Maleta batekin, sagarrondo txiki batekin eta laster itzultzeko gogoarekin, Bettinak atzean uzten du bere etxea, bonben zaratatik eta gerrak eragiten duen beldurretik atseden hartzeko. Bere “etxe berrira” iristean, konturatzen da ezer ez dela imajinatzen zuen bezalakoa. Norma, egoera berean dagoen beste neska bat, izanen da istorio gordin honetan lagunduko diona, bien artean adiskidetasun bat eraikiz, sortzen doazen zailtasunei aurre egin ahal izateko “.
Haur errefuxiatuek beren jatorrizko lekua utzi ondoren bizi duten ziurgabetasuna jorratzen du ikuskizunak, haien helmuga zein izanen den jakiteke.
Familientzat (6 urtetik gorako haurrak).
Iraupena: 55 minutu.
Ordua: 18:00
Aldez aurreko sarrerak: 3 €
Txartel-leihatilan: 5 €. Entzunaretoko leihatila 17:00etatik 17:30era egonen da zabalik funtzioaren egunean. Ordu horretatik aurrera ezin izanen da sarrerarik erosi.
Laguntzaileak: Nafarroako Antzoki Sarea (NAS) Elkartea eta Nafarroako Gobernua