
[:es]Teatro: “Lloviendo ranas”
1970eko urtarrilak 1

“Lloviendo ranas”
ADOS TEATRO
NAFARROAKO ANTZOKI SAREAREN ZIRKUITUA
LARUNBATEAN, URRIAK 31
Antzerkilariak: Mila Espiga, Lierni Fresnedo, Isidoro Fernandez, Ion Sagarzazu, Sandro Laboni.
Gaixotasun mentalaren diagnostikoa duen pertsona batek bere buruaz beste egiteko zorian dirudi. Flashback moduan, protagonistaren eskutik bere bizitzara bidaia bat eginen dugu, bere gaixotasunaren prozesua islatuz, bere ukapen, onarpen, beldur, argitasun, umore, errebeldia eta abarren istorioa ere islatuz. Gaixotasun mentalaren diagnostikoa duten eta ez duten aktoreek osatzen dute taldea, eta gaixoak baino lehen pertsona direla aldarrikatzen dute. Geure zaurgarritasunari buruz hausnartzen du antzezlanak eta hunkitu egiten gaitu.
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Iraupena: 65 minutu
Ordua:19:00
Aldez aurreko salmenta: 6 €.
Txartel-leihatilan: 8 €. Entzunaretoko leihatila 19:00etatik 19:30era egonen da zabalik funtzioaren egunean. Ordu horretatik aurrera ezin izanen da sarrerarik erosi.
Gazte Txartelarekin: 5 €. Gazte txartela aurkeztu beharko da entzunaretora sartzean.
Ekoizpen hau nola sortu zen jakin nahi baduzu, hurbil zaitez Kultura-Etxera urriaren 29an, ostegunarekin, 19: 30ean, “Que nadie camine por mi mente con los pies sucios”proiekzioa ikusteko (argibide gehiago Proiekzioa atalean …orrialdean).
Antolatzailea: Nafarroako Antzoki Sarea
Diruz laguntzen duena: Nafarroako Gobernua.
Laguntzaileak: Nafarroako Kutxa Fundazioa & La Caixa Gizarte-ekintza.
Covid19 dela kausa harturiko neurriak: Une honetan garrantzitsuena zuen segurtasuna eta osasuna denez, Karmengo Entzunaretoa prestatu dugu osasun-agintarien jarraibideak betetzeko.
Antzokia desinfektatuta egonen da emanaldi bakoitza hasi baino lehen.
Antzerkiaren edukiera murriztu dugu. Plantilla aldatu egin da eta eserlekuen banaketa egokitu egin da distantzia, ikuskizun mota eta familia eta/edo bizikidetza-taldeen irizpidea kontuan hartuta.
Eserlekuak 1eko blokean (helduendako ikuskizunetan) eta 2ko blokean (haurrendako/familiendako ikuskizunetan) egonen dira salgai. Sarrerak eskuratzean, talde mota horretara egokitu behar da. Bi eserlekuren salmenta familia edo bizikidetza-taldeei gaitzen zaie, pandemiaren aurka pertsona guztien erantzukizun indibiduala oinarri hartuta. Zalantzarik izan edo argibiderik nahi izanez gero, deitu 948 870 251 telefonora.
Emanaldien egunetan leihatilan saltzeko ordutegiak aldatu egin behar izan ditugu. Karmengo Entzunaretoko leihatila helduen emanaldietarako 19:00etatik 19:30era eta haurren eta familien emanaldietarako 17:00etatik 17:30era egonen da zabalik (sarrerak geratzen badira). Tel.: 948 870 632.
Kokatze egokirako, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago sartu ahal izanen dira ikusleak. Garaiz iristeko eskatzen da, sarrera mailakatua eta pixka bat motelagoa izanen baita. Ez da talderik osatu behar, ez sarreran, ez irteeran. Behin jarduera hasita, ezin izanen da sartu.
Irteera lasaia izanen da, garrantzitsua da aretoko langileen argibideei jarraitzea une oro.
Beharrezkoa da sarreran eta irteeran gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta segurtasun-distantzia mantentzea. Beti erabili beharko dira maskarak antzokiaren barruan eta kanpoan. Adingabeak ere maskararekin joatea gomendatzen da. 10 urtetik beherakoek helduekin egon beharko dute.
Zerbitzuen erabilera ahal den neurrian mugatzea eskatzen dizuegu.


