
“Euskaldungak” (Euskarazko antzerkia)
2026ko ekainak 10

“Euskaldungak” (Euskarazko antzerkia)
TAULELA ANTZERKI TALDEA
MIÉRCOLES 10 DE JUNIO
Actrices: Maite Lopez y Aroa Blanco.
Bi aktore hauek ez dute erronka makala bere gain, euskaldun zaharrei euskaldun berriak zuzentzea zergatik hainbeste kostatzen zaien argitzea, eta euskaldun berriek zergatik dioten halako beldur izugarria akatsak egiteari. Zer esango dute euskaldun berri batek eta euskaldun zahar batek euskarari buruz? Euskararekin duten harremanaz? Beren historiaz? Istorioa? Hrekin edo Hrik gabe?
Nondik hasi baina? Ba hasieratik! Pieza honekin Aroa Blanco eta Maite Lopez lehenengo aldiz igoko dira eszenatokira elkarrekin, euskal kulturaren eta euskararen mundu liluragarrian izandako abenturak eta harriabarrak kontatzeko.
Iraupena: 50 minutu.
Ordua: 19.30
Ikusleak: Gazteak eta helduak
Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxea
Sarrera doan gonbidapenak aldez aurretik erreserbatuta, ekainaren 2az geroztik. Sarrerak erreserbatu ahalko dira Kultur Etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, 948870251 telefonora deituz edo emailez infocultura@sanguesa.es helbidean.
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

