Ayuntamiento Sangüesa / Zangozako Udala

Euskarazko bakarrizketa

2024ko abenduak 12

Foto evento

    «Arranopola!»

    JOSE CRUZ GURRUTXAGA

    OSTEGUNEAN, ABENDUAK 12

     

    Zer da Arranopola? Arranopola zer den?

    Arranopola, arranopola da. Edo beste modu batera esanda denok ezagutzen duguna eta batzuek batzuetan erabiltzen dutena baina inork ez dakiena zer den.

    Neuk ere ez, arranopola!

    Gure egunerokotasunean ere badira denok ezagutzen ditugun baina zer diren ez dakizkigun hainbat gauza. Ba horiek deskubritzen eta azalarazten saiatuko naiz honako honetan. Umorearen bidetik, jakina.

    Horrela bada, batzuetan jabetu egin gabe ere bizi edo pairatzen ditugun egoeren mamira helduko naiz: gizarte mailakoak, lanekoak, lagunartekoak, familiakoak, bikote harremanetakoak eta abar; mamian baitago muina…eta umorea, arranopola!

     

    Sarrera doan, gonbidapenak aldez aurretik erreserbatuta abenduaren 4tik.

    Sarrerak Kultur Etxean erreserbatu ahal izanen dira asteartetik ostiralera 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara, 948870251 telefonora deituz edo infocultura@sanguesa.es helbidean.

    Ordua: 19:30

    Iraupena: 60 minutu.

    Gazte eta helduendako

     

    Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa

    Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba