Hiri-Kulturaren Jaialdia: Encrucijada (bidegurutzea) 2018
1970eko urtarrilak 1
ENCRUCIJADA hiri-kulturaren jaialdia abian jarriko da berriz, 2017an ospatu zen lehen edizioak arrakasta eta harrera ona lortu ondoren.
Zangoza bide historiko franko topatu eta gurutzatzen diren tokia da, bere historian eta garapenean funtsezkoak izan direnak. Eta bide hauetatik beste hainbat lekutako artistak etorzea nahi dugu, gu ezagut gaitzaten, bertako artistekin eta herritarrekin elkarri eragin diezaioten eta euren inpresioa utz diezaguten, ez bakarrik hormetan alabaina, baizik eta jaialdian zehar sor litezketen bizipen eta esperientzien bitartez.
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Julián Arranz
EGUNAK: Ekainaren 21etik 24ra
ARTISTAK, HIRIKO HARRESIAK
Jaialdiaren 4 egunetan zehar 5 muralgile ospetsu etorriko dira ENCRUCIJADAra ikusleen aurrean margotzeko: Corte Art Works, Deih, Doa, Pez eta Taquen. Bertako artistak ere egongo dira, besteak beste; Eva Plano, Tarik, Iratxe Beloqui, Carmen Juan… Azkenik, prest izango ditugu leku batzuk egun horietan bisita egingo diguten artistek beren lana erakutsi ahal izateko.
JAIALDIA BIRIBILTZEN DUTEN BESTE EKITALDI BATZUK AURRERATZEN DIZKIZUEGU, EKAINEAN ASKOZAZ GEHIAGO KONTATU ARREN
JAIALDIAREN BESTE HAINBAT EKITALDI JAKINARAZTEN DIZKIZUEGU, EKAINEAN ASKOZ GEHIAGO KONTATUKO DIZUEGUN ARREN.
ERAKUSKETAK
“Al otro lado del Muro”. Nafar graffiti egileen eta muralgileen talde-erakusketa.
Azalpenezko kontzeptu honen asmoa da sustraiak graffitian eta hiri-artean dituzten artistentzat erakustaldi bat sortzea eta bertan sortze-interesak estudioko formatu txikira eramatea, gero hortik galerietara eta erakusketa aretoetara igortzeko.
Artista partaideak: AL (DBR crew), Carlos Cenoz “Dino”, Chesteruno, Corte Art Works, Gero (DBR crew), Imse (DBR crew), Javier Borda (Bizarras), Jon Zabalegui, Malmö, Mosku (DBR crew), Pin (DBR crew), Saoka (DBR crew), Xabier Latasa (Estudio Kanula).
Egunak: Ekainaren 14tik uztailaren 1era. Lekua: Erakusketa Aretoa. Beheko solairua. Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxea
Zangozako Argazki-elkartea.
Egunak: Ekainaren 19tik abuztuaren 5era. Lekua: Erakusketa Aretoa. Bigarren solairua. Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxea
Zangozako artisten Talde-erakusketa
Artista partaideak: Iratxe Beloqui, Carmen Juan, Eva Plano eta Nora Sola
Egunak: Ekainaren 21etik uztailaren 21era. Lekua: Eva Plano Sortze-zentroa. Zaldunak Karrika behea. Zangoza.
Ordutegia: asteartetik ostiralera 20etatik 21etara. Larunbatean 10etatik 14etara
Laguntzaileak: Eva Plano Sortze-zentroa eta Quiero Molarte Taldea
TAILERRAK
Jaialdiaren espiritu partizipatiboaren barnean, jaialdia aurrera joan ahala tailerrak izanen ditugu, beti Hiriko Artearekin lotuta dauden gai eta teknikei buruzkoak, Zangozako artistek emanda.
- “¿Pintamos a Mr. Iglú?” Tailerra
Tailerrak bi zati izango ditu: lehenengo saioa aretoan partaideek taldeka marrazki bat egin dezaten gero beira-edukiontzi bat margotzeko. Bigarren saioa denen artean diseinaturiko marrazkia edukiontzian margotzea izango da.
Irakaslea: Eva Plano
Partaideak: 6 eta 12 urte bitarteko haurrak
Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu
Eguna: Ekainak 21, osteguna Ordutegia: 12:00etatik 13:30etara
Ekainak 23, larunbata Ordutegia: 11:00etatik edukiontzia amaitu artean (2-3 ordu gutxi gorabehera).
Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Plastika Aretoa
Materiala: Nahitaezkoa da zikindu ahal den arropa ekartzea. Jaialdiak behar diren materialak emanen ditu.
Prezioa: 3 €
Ikasle-kopura: 6 gutxienez, 12 gehienez.
- Graffitiaren hastapenei buruzko tailerra
Tailer honetan teknika eta espraiak erabiltzen ikasiko da, baita horma-artean sormena garatzen ere.
Monitoreak: Unai Usanos eta Esther Abadía
Partaideak: 7 eta 12 urte bitarteko haurrak
Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu
Eguna: Ekainak 22, ostirala
Ordua: 11:00-14:00
Lekua: Futbol zelaiko ekialdeko aurrealdea
Materiala: Nahitaezkoa da zikindu ahal den arropa ekartzea. Jaialdiak margotzeko oinarrizko tresnak emango ditu.
Prezioa: 3 €
Bertaratuen gehienezko kopura: 20
Tailerretan izena emateko epea: Maiatzaren 29tik ekainaren 8ra
Argibidea eta izena emateko lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxea, 948 870251 telefonoan edo infocultura@sanguesa.es postaren bidez.
Tailer guztietan izena emateko baldintzak: Eskaera toki eskaintza baino haundiagoa izango balitz eskatzaile guztien artetik zozketa bat egingo litzateke. Nork bi izen-emate egin ahal izango ditu gehienez ere. Ikastaroa Kultura-zerbitzuan ordainduko da izena emateko epea behin bukatuta eta aurreikusten den ikastaroa hasteko eguna baino lehen.
ZANGOZAKO ARTISTEN PARTAIDETZA
ENCRUCIJADA Jaialdian esku hartu nahi duten bertako artisten izen-ematea
Partaideak: Gazteak eta helduak
Materiala: Jaialdiak behar diren materialak emango dizkio partaideei.
Antolatzaileek non margotu behar den zehaztuko dute.
Egunak: Ekainaren 21etik 24ra ordutegi askean
Bertako artistek izena emateko epea: maiatzaren 15etik ekainaren 8ra
Argibidea eta izena emateko lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxea, 948 870251 telefonoan edo infocultura@sanguesa.es postaren bidez.
ARTISTA BISITARIEN PARTAIDETZA ASKEA
Partaideak: Gazteak eta helduak
Antolatzaileek gehienezko partaide-kopurua zehaztuko dute erabili ahal diren lekuen arabera, baita non margo daitekeen ere.
Egunak: Ekainaren 21etik 24ra, 9:30etatik 22:00etara
Materiala: Antolatzaileek material-poltsa bana emango diete partaideei (kontsultatu antolatzaileei).
Antolatzailea: Zangozako Udalaren Kultura-zerbitzua
Laguntzaileak: Juan Francés de Iribarren Musika-eskola, Quiero Molarte Taldea, Cantamañanas Taldea, Zangozako Argazki-elkartea, Bodegas Sada, Nafarroako Gobernua eta Diario de Navarra