Hitzaldi eta liburu aurkezpena
1970eko urtarrilak 1
Emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko ekitaldiak
Erronkari Ibaxako ainarariak
MARTXOAK 11, OSTEGUNEAN
Espartinak egiten zituzten, baina meritua ez zegoen horretan. Soldata bat zeukaten oso emakume gutxik zutenean, baina horretan ere ez zegoen meriturik. Urtero, urriaren 7an ateratzen ziren herritik, euria edo elurra gorabehera; oinez, gaztetasunez beterik, hatiltxo bat eskuan zutela, barruan neguan bizirauteko beharrezkoa zenarekin; ibaxan zehar eta bortua igoz, arriskuez gainezka zeuden basoak eta sakanak zeharkatzen zituzten, Pirinioak gurutzatzen alde batetik bestera; den-dena Mauleko espartin-fabriketan lanean negua pasatzeko. Udaberrian itzultzen ziren eta batzuk hotzak jota hil ziren bidean, ia neskatoak, eta, hala eta guztiz ere, sozialki ez zeuden ongi ikusita. Hori guztia izan zen bere meritua. Isilak eta isilduak. Hemen salbatzen dugu ainararien memoria, luxuzko emakumeak, gaur egun Pirinioen nortasuna eta harrotasuna direnak; liburu honetako orrialdeak esker on, errekonozimendu eta omenaldi bihurtzen dira.
Hizlaria: Fernando Hualde, Ikerlaria eta Idazlea.
Ordua: 19:30
Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Hitzaldi Aretoa
Doako sarrera edukiera bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira. Gehienez ere, 2na sarrera. Gonbidapenak martxoaren 2tik aurrera hartu ahal izanen dira Kultura-etxean, asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta eta 19:00etatik 21:00etara, 948 870 251 telefono zenbakira deituta edo emailez infocultura@sanguesa.es helbidera. Atea saioa hasi baino 15 minutu lehenago irekiko da, jendea ongi koka dadin.
Antolatzaileak: Zangozako Udalaren Gizarte Gaietako Zinegotzigoa eta Kultura Zinegotzikoa